Probabilitatearen historiari buruz hitz egiten hasteko, lehenik Luka Pacioli, Girolamo Cardano, Galileo Galilei eta Niccolo Tartagliari buruz hitz egin beharko genuke. Probabilitatearekin zerikusia zuten zenbait jokoren emaitzak eman zituzten, baina ez zituzten matematikoki frogatu. Hori dela eta, historialari askok ez dituzte probabilitatearen aurrekari konsideratzen. Hala ere, Cardanoren “El libro de los juegos de azar” liburua oso garrantzitsua izan da probabilitatearen historian.
Benetako hastapena XVII mendean eman zitzaion, Pierre Fermat eta Blaise Pascalek zorizko jokoekin zerikusia zuten problemei ebazpena ematen saiatzen hasi zirenean. Biek eskuz esku lan egin zuten El Caballero de Meré-k proposatutako problemetan. Denbora gutxira, Christiaan Huygens matematikariak Fermat eta Pascalen lanaren ezaguera izan zuen eta 1657an, XVII mendeko bigarren zatiko ekarpen garrantzitsuena kontsideratzen den liburua idatzi zuen (De Ratiociniis in Ludo Aleae). Gerora, Ars Conjectandi tratatua idatzi zuen, bertan aurreko liburuan planteatutako galderak erantzun zituen eta beste zenbait teoria garatu. Tratatu hau askorengatik probabilitatearen teoriaren aita kontsideratzen da, eta probabilitatearen txosten hoberena izan zen, landuagoak izan ziren beste lan batzuengatik ordezkatua izan zen arte, James Bernoulli, Montmort eta de Moivreren lanengatik esaterako.
James Bernoulliren antzera, bere familiako beste partaide batzuek ere teoria berriak egin zituzten probabilitatearen inguruan. 'Maxima utilidad moral esperada'-ren inguruan ausnartzen lehena Daniel Bernoulli izan zen eta esperantza matematikoa eta esperantza morala ezberdindu zituen.
Pierre Rémond De Montmort-ek bere lanean, konbinatoriaren teoriaren, karten eta dadoen jokoen inguruan hitz egiten du, Huygensen liburuko hainbat problemei ebazpena emateaz aparte.
Abraham de Moivrek, Fermat eta Pascali planteatutako problemaren inguruan hainbat ebazpen eta emaitza garrantzitsu argitaratu zituen, formula berriak emanez. Beste ekarpen garrantzitsu bat, probabilitatearen teoriarentzat, haren izena daraman teoremaren ekarpena izan zen, banaketa binomiala normalera hurbiltzen duena. Gainera, bera izan zen lehena banaketa normalaren dentsitate funtzioa liburu batean argitaratzen.
Thomas Bayes, teoria honen oinarriak ezagutzera eramateagatik garrantzitsua da. Hauek dira oinarriak: ikusia izan den gertaera bat eragin duten beste gertaeren probabilitatea lortzea. Hau izan zen, bere izena daraman edota alderantzizko probabilitatearen teorematzat ezagutua izan den teoremaren oinarriak.
Pierre Simon Laplace, Bayesen teoremaren garapen bat lantzeaz gain, honek ere Fermat eta Pascalen problemen inguruko garapen zabalagoa egin zuen formula berriak lortuz, problemaren gertaera ezberdinak adierazteko. Gainera, populazioaren inferentzia estatistikoaren inguruko problemari heldu zion lehena izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario